XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai gogo-ahaidetasun handia, asmu-jite bertsua dute Alemanek eta Eskualdunek, nahiz gorphutzez eta askaziz ezten ageri den gutieneko elgarrekilakorik heien artean.

Eite horren gatik on da beraz hein batetaraino jarraik gakizkion alemanari.

Hein batetaraino diogu Azkue jaunak ezen erakusten dauku alemanak badituela asko errechtasun, eskuarak ere ontsa beharrak.

Lehenik bere hitz zaharrak laburrak ditu; eskuarak aldiz labur guti eta makhur horrek eztu chuchentzerik.

Bertzalde alemanak bi hitz uztartzen dituelarik oso-osoak uzten ditu biak, eta ezagut-errechak.

Eskuarak ordean maiz urtzen ditu, biltzen, meskartzen, arrotzten: idi-zain itzain bilhakatu da begi-eri beteri, argi-izar artizar eta hola.

Azkuek egia handia dio, hitzberri egileri artamendatzen diotelarik eztitzaten berek egin hitzak hala bil eta urt.

Hitz berriak argi-argiak behar dira, ala jo erdaralat; ezin adituzko eskuara baino gabea hobe, mintzaireak mintzatzeko erabiltzen ohi direnaz geroz.

Eskualdunek berek emeki-emeki laburtuko dituzte gure hitz larriak eta ez beharbada guk uste dugun moldean: ezen duela lau mende eskuarak maite zituen bideak eta bidechkak eztitu egungo egunean denak onhartzen eta gure ezpainak (zorionez ala zorigaitzez erdararen truskilkerieri oharturik) eztira gure arbasoenak bezain... minbera.

(Nindagon alfer erran behar nuenetz: bego halere minbera!).

Agian Eskual-zainek berek eztituzte irakaspen horiek guziak abantziko.

EUZKEREA, - Ilabethekari hunen bigarren zenbakia Kirikiño handi zenaren ospeaz bethea zen.

Bainan erraiten daukutenean zendu gaichoak Eskualzaindiko jargia baztertu zuela bertze eskualari batzuen etsai ez nahiz, ez bide daukute erakusten elgartartean duketen behar ez bezalako hisiarik?.

Segurki haizu zaiku Eskalzainek erranetik ez artzea eta aithor dut nihaur ere ez nizala hartarik ari, tiletez-tilet.

Halere ez goatzi batere etsaitzerat: hatzemaiten dakogun ona har, gaineratekoa utz, horra legea.